martes, 10 de mayo de 2011

Seme-Alabak eta Euskara: AHOLKUAK

    Axular Lizeoak Hezkuntza ezin hobea eskaintzeaz gain, haur eta gurasoen arteko harremanak zendotzen eta hauek ematen dieten heziketa ahalik eta hoberena izate,n laguntzeko, aholkuak eskaintzen dizkie. Honakoak  dira semel-alabei euskararekin harreman on bat izaten laguntzeko Axularreko Kultur taldeak ematen dituen aholkuak:

ZER EGIN

EUSKARAZ HITZ EGIN

    Gurasoak sema-alaben eredua edo ejenplua zarete. Oso garrantzitsua da euskaraz dakien bikotekideak haurrari euskaraz egitea:

• Gure hizkuntza delako.
• Euskara jasotzeko modurik naturalena, errazena eta eragingarriena delako.
• Euskara aberatsa ziurtatzeko oinarrizkoa delako.



EUSKARA ESKAINI ETA ESKATU

    Haurrak zaintzeko beste norbaiten laguntza baduzue (haur zaintzaileak, aitona-amonak...), ziurtatu haurrarekin euskaraz egiten dutela. Gauza bera, eskolaz kanpoko edozein ekintzatan (kirola, musika, dantza...).

ZER EZ EGIN

EUSKARAZ UMEAREKIN BAKARRIK EGIN

   “Zer ikusi, hura ikasi” dio esaerak. Haurrak euskara umeentzat bakarrik dela ikusten badu, hain ume ez denean ere jokaera hori ontzat eman dezake.

LASAI, ESKOLAN IKASIKO DU

    Haurrak euskara jasotzeko eta erabiltzeko ardura ezin zaio eskolari bakarrik utzi. Gauzak ongi egiten hasteko, etxetik eta ongi egiten hastea da onena.




NOLA HOBETU

EUSKARAZ EGINEZ 
    Oinarrizkoa da euskaraz dakien bikotekideak haurrari euskaraz egitea.

MOTIBATUZ 
   Bideak jarri haurrak euskaraz egiteko ohitura har dezan, eta babestu eta indartu haren ahalegina.

ZERORI 
    Hasieran, haurrarekin harremanak ahoz izaten dira gehienbat. Ondoren, pixkanaka, idatzizkoa ere izaten hasten da (etxeko lanak egiten laguntzeko...). Haurrarentzat lagungarri izango da zu euskaran alfabetatua egotea, eta zuretzat, berriz, oso esker onekoa.



http://www.axular.net/axular/dm/artikulu-orokorrak.asp?nombre=572&hoja=0&sesion=14


No hay comentarios:

Publicar un comentario