jueves, 5 de mayo de 2011

IRTEERAK

      Hiru hilabetero bezala, hirugarren honetan ere hainbat irteera eta ekintza burutuko dituzte Haur Hezkuntzako 4 urteko umeek:

    -    Maiatzaren 5ean, Aquarium-era txangoa egingo dute, garatzen ari diren Ura gaiaren inguruko ekintza gisa

-    Maiatzaren 20ean, D.B.H. 2. mailakoekin kurtsoko bigarren elkarketa egingo dute 

-    Maiatzaren 27an, Cristina Eneara joango dira bi gelako umeak "Zaborrontxo gaixo dago" jarduera lantzera eta Marrubitxo iratxoarekin ibilalditxo gidatu bat egitera
 -    Ekainaren 16 eta 17an, 5 urteko ikasleekin batera, Oriora joango dira gau batez lo egitera
-    Ekintza horietaz gain, musika tresnak ezagutzeko saio bat eta txontxongilo saio bat antolatuko dira, baina oraindik datak ez daude finkaturik







Informazio hau, Axularreko irakasleek eskaini digute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario