martes, 17 de mayo de 2011

TXANOGORRITXO

      Hona hemen guk sortutako Txanogorritxoren parodia bat txontxongiloen bidez antzeztua:

 


Pertsonaiak

Amona eta ama: Garazi Lizarralde
Txanogorritxo: Alexandra Ibañez
Otsoa eta ehiztaria: Amaia Oar

martes, 10 de mayo de 2011

Seme-Alabak eta Euskara: AHOLKUAK

    Axular Lizeoak Hezkuntza ezin hobea eskaintzeaz gain, haur eta gurasoen arteko harremanak zendotzen eta hauek ematen dieten heziketa ahalik eta hoberena izate,n laguntzeko, aholkuak eskaintzen dizkie. Honakoak  dira semel-alabei euskararekin harreman on bat izaten laguntzeko Axularreko Kultur taldeak ematen dituen aholkuak:

ZER EGIN

EUSKARAZ HITZ EGIN

    Gurasoak sema-alaben eredua edo ejenplua zarete. Oso garrantzitsua da euskaraz dakien bikotekideak haurrari euskaraz egitea:

• Gure hizkuntza delako.
• Euskara jasotzeko modurik naturalena, errazena eta eragingarriena delako.
• Euskara aberatsa ziurtatzeko oinarrizkoa delako.



EUSKARA ESKAINI ETA ESKATU

    Haurrak zaintzeko beste norbaiten laguntza baduzue (haur zaintzaileak, aitona-amonak...), ziurtatu haurrarekin euskaraz egiten dutela. Gauza bera, eskolaz kanpoko edozein ekintzatan (kirola, musika, dantza...).

ZER EZ EGIN

EUSKARAZ UMEAREKIN BAKARRIK EGIN

   “Zer ikusi, hura ikasi” dio esaerak. Haurrak euskara umeentzat bakarrik dela ikusten badu, hain ume ez denean ere jokaera hori ontzat eman dezake.

LASAI, ESKOLAN IKASIKO DU

    Haurrak euskara jasotzeko eta erabiltzeko ardura ezin zaio eskolari bakarrik utzi. Gauzak ongi egiten hasteko, etxetik eta ongi egiten hastea da onena.




NOLA HOBETU

EUSKARAZ EGINEZ 
    Oinarrizkoa da euskaraz dakien bikotekideak haurrari euskaraz egitea.

MOTIBATUZ 
   Bideak jarri haurrak euskaraz egiteko ohitura har dezan, eta babestu eta indartu haren ahalegina.

ZERORI 
    Hasieran, haurrarekin harremanak ahoz izaten dira gehienbat. Ondoren, pixkanaka, idatzizkoa ere izaten hasten da (etxeko lanak egiten laguntzeko...). Haurrarentzat lagungarri izango da zu euskaran alfabetatua egotea, eta zuretzat, berriz, oso esker onekoa.



http://www.axular.net/axular/dm/artikulu-orokorrak.asp?nombre=572&hoja=0&sesion=14


KIROLA BARRA-BARRA!!

     Axularreko estraeskolarretatik haur gehien parte hartzen dutena, kirola da eta horregatik, ikastolak honekiko ematen duen erantzuna ere oso handia da.
     
     LH1-etik hasieta, ikasleek kirola egiteko aukera izaten dute.  Lehenengo bi urteetan, larunbat goizetan ikastolan bertan denen artean kirol eta jolas ezberdinak egiten dituzte, beraien adinerako konpetiziorik ez baita existitzen.

     LH3-tik aurrera, astean bi egunetan ordu betez entrenatzen hasten dira haurrak eta larunbat goizetan, partiduak jolasten dituzte donostiako beste ikastola batzuetako umeen aurka.  Hiruhilabete batean saskibaloia eta beste batean futbola lantzen dute.  Hirugarrenean berriz, errugbia, mahai tenisa... praktikatzen dituzte asteburuetan.

     Kirola egitera apuntatzen direnak, egunero joatera konprometitzen dira, taldekideenganako errespetau erakutsiz.

     Adinean gora egiten duten neurrian, entrenamenduak luzatuz joango dira eta horrela, DBH1-2koek ordu terdiko entrenamenduak burutzen dituzte eta aurten lehenengo aldiz federatuen ekipoak atera eta hiru egunez entrenatzen ari dira.

     Umeen erantzuna ikusirik, astearteetan entrenamendu espezifikoak jartzea erabaki zen duela bi urte.  Bertan, LH1etik DBH2rako ikasleei adinka astebeteko entrenamendu gehigarria eskaintzen zaie.

     Horrez gain, LH6ko ikasleek hamabost egunetik behin, igandeetan, teknifikazioa egiten dute.  Bertan entrenamenduak izaten dituzte eta partiduak jolasten dituzte txapelketa batean.

     Jarraian, ikasle guztien entrenamendu egunak azaltzen dizkizuegu taula batean:

Kirol entrenamenduak 2010-11
NESKAK - MUTILAK
LH 3 A-B
Asteartea - Osteguna 17:00
Axular
LH 4 A-B Astelehena - Asteazkena
17:00 Axular
LH 3 A-B Astelehena - Osteguna 17:00 Axular
LH 4 A-B Astelehena - Asteazkena 17:00 Axular
LH 5 A-B Asteartea - Ostirala 17:00 Axular
LH 6 A-B Asteartea - Osteguna 17:00 Axular
LH 5 Asteazkena - Ostirala 17:00 Axular
LH 5 Asteazkena - Ostirala 17:00 Axular
LH 6 A Asteazkena - Ostirala 17:00 Jolas/Axular
LH 6 B Asteartea - Osteguna 17:00 Jolas/Axular
DBH 1 Astelehena - Osteguna 17:30-19:00
Axular Saski
DBH 2 Asteazkena - Ostirala 17:30-19:00 Axular Saski
DBH 1 Astelehena - Osteguna 17:30-19:00 Axular Saski
DBH 2 Asteazkena - Ostirala 17:30-19:00 Axular Saski
DBH 3 Astelehena - Asteazkena - Ostirala
19:00-20:30 Axular Saski
DBH 3 Astelehena - Asteazkena - Ostirala 19:00-20:30 Axular Saski

      Jokatu diren azken partiden emaitzak, sailkapenak eta hurrengo partiden leku eta orduak jakiteko kirolak.net-en kontsultatu dezakezue.


lunes, 9 de mayo de 2011

ELEANITZ PROIEKTUA


Zertan datza Eleanitz Proiektua?

         Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.

METODOLOGIA:
 
     HIZKUNTZEN TRATAERA INTEGRATUA CURRICULUMEAN HEZKUNTZAREN IKUSPEGI ERAIKITZAILEA KOMUNIKAZIOA eta JABETZE PROZESUA“Hizkuntzak ez dira ikasten lehendabizi eta erabiltzen gero; hizkuntzak erabiltzearen indarraz barneratzen dira” J.M. Artigal


     ETA HAU GUZTIA NOLA LORTU?Prozesu sistematikoa Ikastolako hizkuntza nagusian (euskaran).
  • Beste hizkuntzetan ikasia aplikatzeko eta orokortzeko aukerak emanda.
  • Gure ikasleek lehenengo egunetik, beren ama hizkuntza edozein izanda ere, lehenengo egunetik euskaraz ikasten dute.
  • Lau urterekin ingelesa ikasten hasten dira.
  • Zortzi urterekin gaztelera ikasgai gisa dute.
  • Hamabi urterekin frantsesa dute aukerazko hizkuntza.
  • Hamalau urterekin ikasgai oso bat ingelesez ematen hasten dira.
  • Batxilerrean eskola ordu batzuk ingelesez ematen dira Filosofian, Biologia-Geologian eta Ekonomian lehenengo mailan eta Kimika, Biologia, Geografia eta Ekonomian 2. mailan.
Ikastolen Eleanitz proiektuak sari europearra merezi izan du.


EUSKARAZ BIZI!

     Euskaraz Bizi Partaidek bultzatutako eta Ikastolek barneratutako kanpaina da. Bere helburua ez bakarrik eskola-jardueretan, baizik eta bizitzaren egoera guztietan euskararen erabilpena bultzatzea da Ikastola bakoitzaren ingurune soziolinguistikoaren azterketatik abiatuta (gurasoen hizkuntza-profila, auzoa, komunikabideak, haurren hizkuntza-joerak...), guraso, irakasle, ikasle eta erakundeak inplikatzen dituzten ekintzak antolatzen dituzte.

     Gaur egun Ikastolek euskara ikasle guztien kultur hizkuntza izatea bermatzen badute ere, lagunen taldeek, familiak edo eta mass mediek eragin handia dute ikasleengan. Hori dela eta, Euskaraz Bizi kanpainak egoera guztietan euskararen erabilpena indartu eta ikasleak hizkuntzaren erregistro guztiak menpera ditzala ziurtatzea du helburu.

     Argitxo,  lehen unetik euskararekin eta oro har haurren bizitza osoarekin loturik aurkezten dute eta haurtzaro guztian zehar iraungo duen erlazio hau ikaslearen bizitzako eremu guztietara iritsiko da. Euskal mitologiarekin erlazionaturik dago eta, tokian tokiko egokitzapenak izaten baditu ere, elementu bateratu eta antzeko hauetan oinarritzen da:
  • Menditik/basotik dator.
  • Euskararekin bat eginda dago.
  • Ikastolan lagun handiak egin nahi ditu.
  • Lagun horiekin batera euskara bizirik mantendu nahi du: ikasgelan, jolastokian, autobusean, jangelan, etxean, herriko parkean...
     Edozein pertsonaia mitikok bezala, erabiltzen duten irakasleen iritziz, Argitxok ere eragin indartsua sortzen du.

      Hori dela eta, ezinbestekoa da harreman horretatik beldurra, izua eta kezka sor dezakeen guztia saihestea eta hurbiltasunak dakarren harreman ona eta maitasuna indartzea. Argitxoren ahotik ez da inoiz indarkeriazko, beldurrezko eta zigor itxurako ezer inoiz aterak. Aldiz, beti-beti esaldi positiboak adieraziko ditu. Alegia, animatzera eta lagun izatera datorren iratxo magikoa dugu.
Hona hemen erabiltzen den abestia:


Ikastolan horma hau ikus dezakegu:


 Honako hau ordea, bere argazki bat: