martes, 3 de mayo de 2011

BADATOR AXULARREKO ZIRKUA!!

     Axular lizeoan praktikak egiten egon nintzenean, 4 urteko gelako haurrek zirku bat sortu zuten.  Azken zirku emanaldia egin arte, lan handia egin behar izan zuten bi astetan zehar.  Lehenik eta behin, zein pertsonaia zeuden jakinda, bakoitzak burutu nahi zuen pertsonaia aukeratu zuen eta arraroa iruditu arren, beraiek bakarrik ados jarri ziren hasieran talde aldaketa batzuk egin behar izan ziren arren.

     Zirkuan agertzen diren pertsonaiak ondorengoak dira: 2 aurkezle, tximinoak, elefanteak eta lehoiak bakoitza bere domatzaileekin, eta pailazoak.  Pertsonaiak aukeraturik egonda, bakoitzak bere kareta margotu eta moztu zuen eta horrekin batera, eszenatokiaren atzealdean jarriko zen marrazkia tenperekin margotu zuten denen artean.  Ondoren, txiste eta asmakizunak sortzen aritu ginen pailazoek emanaldian esan zitzaten.

     Dena prest zegoela, entseguekin hasi ginen eta lan izugarri egin zuten denek.  Gustura zeudela ikusten zen eta lan eta lan aritu ziren etengabe.  Isiltasunean egoten ziren gainontzekoak hitz egiten zeudenean eta horri esker, azken emaitza izugarri izan da.

     Jarraian, ikuskizunaren bideoa ikusi ahal izango duzue, lan gogorraren ondoren umeek hain gustura egin zuten zirku emanaldia...  Espero dugu zuen gustukoa izatea!!

Hona hemen bideoa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario