martes, 3 de mayo de 2011

AXULAR LIZEOKO DANBORRADA

  Ikastolak Haur Danborradan lehenengo aldiz 1987. urtean parte hartu zuen. Urte bete beranduago Jeneral (Alberto Navarro) eta Erregina (Idoia Etxeberria) karguak egokitu zitzaizkion. 2005. urtean Haur Danborrada osoaren Danbor Nagusia gure ikaslea den Vanessa Carton izan da.


Haur Danborradaren konpainien desfile-ordena

  Helduen Danborrada 1999. urtean sortu zen. Danbor, upel eta ur-banatzaileen konpania mistoa dugu. 2003an militar uniformeak estrenatu ziren, Erregearen Infanteria Erregimentu Amerikarreko uniformeetan oinarrituak haurrenak bezalaxe. Danbor Nagusia Jesús Claramunt da.

    Urtarrilaren 20an ospatzen da, 17:00etatik 21:00ak arte. Bere ibilbidea hauxe da: Axular Lizeoa - Errondo Gaina - Saint Etienne Taberna - Etxadi - Borroto Plaza - Aieteko Parkea - Jubilatuen Egoitza - Jolas Toki - Borroto Ibilbidea - Etxadi Kluba.

 


Danborradari buruzko link interesgarriak:




No hay comentarios:

Publicar un comentario