martes, 10 de mayo de 2011

KIROLA BARRA-BARRA!!

     Axularreko estraeskolarretatik haur gehien parte hartzen dutena, kirola da eta horregatik, ikastolak honekiko ematen duen erantzuna ere oso handia da.
     
     LH1-etik hasieta, ikasleek kirola egiteko aukera izaten dute.  Lehenengo bi urteetan, larunbat goizetan ikastolan bertan denen artean kirol eta jolas ezberdinak egiten dituzte, beraien adinerako konpetiziorik ez baita existitzen.

     LH3-tik aurrera, astean bi egunetan ordu betez entrenatzen hasten dira haurrak eta larunbat goizetan, partiduak jolasten dituzte donostiako beste ikastola batzuetako umeen aurka.  Hiruhilabete batean saskibaloia eta beste batean futbola lantzen dute.  Hirugarrenean berriz, errugbia, mahai tenisa... praktikatzen dituzte asteburuetan.

     Kirola egitera apuntatzen direnak, egunero joatera konprometitzen dira, taldekideenganako errespetau erakutsiz.

     Adinean gora egiten duten neurrian, entrenamenduak luzatuz joango dira eta horrela, DBH1-2koek ordu terdiko entrenamenduak burutzen dituzte eta aurten lehenengo aldiz federatuen ekipoak atera eta hiru egunez entrenatzen ari dira.

     Umeen erantzuna ikusirik, astearteetan entrenamendu espezifikoak jartzea erabaki zen duela bi urte.  Bertan, LH1etik DBH2rako ikasleei adinka astebeteko entrenamendu gehigarria eskaintzen zaie.

     Horrez gain, LH6ko ikasleek hamabost egunetik behin, igandeetan, teknifikazioa egiten dute.  Bertan entrenamenduak izaten dituzte eta partiduak jolasten dituzte txapelketa batean.

     Jarraian, ikasle guztien entrenamendu egunak azaltzen dizkizuegu taula batean:

Kirol entrenamenduak 2010-11
NESKAK - MUTILAK
LH 3 A-B
Asteartea - Osteguna 17:00
Axular
LH 4 A-B Astelehena - Asteazkena
17:00 Axular
LH 3 A-B Astelehena - Osteguna 17:00 Axular
LH 4 A-B Astelehena - Asteazkena 17:00 Axular
LH 5 A-B Asteartea - Ostirala 17:00 Axular
LH 6 A-B Asteartea - Osteguna 17:00 Axular
LH 5 Asteazkena - Ostirala 17:00 Axular
LH 5 Asteazkena - Ostirala 17:00 Axular
LH 6 A Asteazkena - Ostirala 17:00 Jolas/Axular
LH 6 B Asteartea - Osteguna 17:00 Jolas/Axular
DBH 1 Astelehena - Osteguna 17:30-19:00
Axular Saski
DBH 2 Asteazkena - Ostirala 17:30-19:00 Axular Saski
DBH 1 Astelehena - Osteguna 17:30-19:00 Axular Saski
DBH 2 Asteazkena - Ostirala 17:30-19:00 Axular Saski
DBH 3 Astelehena - Asteazkena - Ostirala
19:00-20:30 Axular Saski
DBH 3 Astelehena - Asteazkena - Ostirala 19:00-20:30 Axular Saski

      Jokatu diren azken partiden emaitzak, sailkapenak eta hurrengo partiden leku eta orduak jakiteko kirolak.net-en kontsultatu dezakezue.


No hay comentarios:

Publicar un comentario