lunes, 4 de abril de 2011

ESKOLAZ KANPOKOAK

   Axular Lizeoan, eskolaz kanpoko jarduera dexente egiten dira. Honako hauek haur hezkuntzako umeei zuzenduak dira:
 



Musika: 4 urterekin asten dira, astean bi egunetan egiten dute eta klase bakoitza ordu erdikoa da.









Ipuin kontalaria: 4 eta 5 urteko ikasleentzat ipuinak asteartean 12:30etatik 13:30ak bitartean 4 urteko gelan.






Haurrak beti jolasean: Jolas kolaboratiboen bidez sormena eta garapen morala estimulatzen duen ekintza ludikoa.
  • 4 urte Astelehen, asteazken eta ostiraletan 12:25-13:25 Bideo gela eta 3 urteko gela
  • 5 urte Astelehen, astearte eta ostegunetan 14:00-15:00 3 urteko gela



    Judoa: 5 urteko umeentzat astelehena eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00ak arte









    Euskal dantza: 5 urte Asteazkena-ostirala 12:25-13:15









    Gimnasia erritmikoa: 5 urte astearte eta osteguna 12:25-13:15 






    viernes, 1 de abril de 2011

    JANGELA

      Axular Lizeoak zerbitzu ugari eskaintzen ditu bere ikasleentzat eta horietatik erabilienetariko bat, jangela da.

       Haur guztiek batera bazkaltzeko lekurik ez dagoenez, txanda ezberdinak dituzte adin bakoitzeko. Horrela izanik eta maila bakoitzean ordutegi ezberdinak dituztenez ondorengoa da bakoitzaren jangela ordutegia:

    - 11:20etan 2 urteko umeak
    - 12:10etan DBH 2. Zikloa
    - 12:30etan 3, 4 urteko umeak eta Batxilegoa
    - 13:05etan 5 urteko umeak eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. maila
    - 13:35etan Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. maila
    - 13:45etan LH 6. maila
    - 14:05etan DBH 1. maila
    - 14:10etan DBH 2. maila

       Txikienei, bazkaria mahaian bertan ematen diete jangelako langileek bandejetan eta handiagoek berriz, ilara batean itxaron behar dute. Bandeja eta mahai tresnak hartu eta langileen aurretik pasa behar dira beraiek janaria emateko. Ondoren mahaietan lekua hartu behar dute eta bata bestearen ondoan eseri. Amaitzean, bakoitzak bere bandeja eta edalontzia jaso behar du soberakinak zaborretara bota eta berziklatuz.

       Auzolagun enpresak ekartzen du egunero janaria ikastolara eta menu anitz bat eskaintzen da. Ondoren, eguneroko menua eskainiko dizuegu etxeko eta ikastolako janariaren artean elikadura orekatu bat lortzea errazagoa izan dadin:
    - Apirilak 1, ostirala:
    Kiribilak tomatearekin
    Solomo ragouta barazkitxoekin
    Fruta

    - Apirilak 4, Astelehena
    Lekak olio errearekin
    Legatz xerra erromatar erara mahonesarekin
    Actimela

    - Apirilak 5, asteartea
    Dilista erregosiak
    York urdaiazpikoa eta gazta kroketekin
    Fruta

    - Apirilak 6, asteazkena
    Arroza tomatearekin
    Oilasko izterra letxugarekin
    Frutazko krema

    - Apirilak 7, osteguna
    Barazki krema
    Eskalopea milanesa erara patata frijituekin
    Natilak

    - Apirilak 8, ostirala
    Babarrun zuriak barazkiekin
    Palometa arraina tomate saltsarekin
    Fruta

    - Apirilak 11, astelehena,
    Azenario krema
    Txahal albondigak saltsan barazkitxoekin
    Jogurta

    - Apirilak 12, asteartea
    Makarroiak tomate eta gaztarekin
    Atunezko enpanadilak letxugarekin
    Fruta

    - Apirilak 13, asteazkena
    Txitxirioak espinakekin
    Legatza saltsa berdean ilarrekin
    Fruta

    - Apirilak 14, osteguna
    Marmitakoa
    Txahal xerra letxugarekin
    Jogurta

    - Apirilak 15, ostirala
    Barazki menestra
    Bularkia barrengorri saltsan
    Fruta



       Ikasleek gaixotasun edota behar berezirenbat izanez gero, menu bereziak eskaintzen dira. Haurrek egun-pasako irteerarenbat edukitzen dutenean, picnic-a eskaintzen zaie bi bokadilo ura eta postrearekin.

       Zerbitzu honi esker, haurrek denetarik jaten ikasten dute eta lagunekin bazkalduz sozializazio arauak ikasi.

     
    http://axular.net/axular/dm/jangela.asp?nombre=652&hoja=0&sesion=14