viernes, 1 de abril de 2011

JANGELA

  Axular Lizeoak zerbitzu ugari eskaintzen ditu bere ikasleentzat eta horietatik erabilienetariko bat, jangela da.

   Haur guztiek batera bazkaltzeko lekurik ez dagoenez, txanda ezberdinak dituzte adin bakoitzeko. Horrela izanik eta maila bakoitzean ordutegi ezberdinak dituztenez ondorengoa da bakoitzaren jangela ordutegia:

- 11:20etan 2 urteko umeak
- 12:10etan DBH 2. Zikloa
- 12:30etan 3, 4 urteko umeak eta Batxilegoa
- 13:05etan 5 urteko umeak eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. maila
- 13:35etan Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. maila
- 13:45etan LH 6. maila
- 14:05etan DBH 1. maila
- 14:10etan DBH 2. maila

   Txikienei, bazkaria mahaian bertan ematen diete jangelako langileek bandejetan eta handiagoek berriz, ilara batean itxaron behar dute. Bandeja eta mahai tresnak hartu eta langileen aurretik pasa behar dira beraiek janaria emateko. Ondoren mahaietan lekua hartu behar dute eta bata bestearen ondoan eseri. Amaitzean, bakoitzak bere bandeja eta edalontzia jaso behar du soberakinak zaborretara bota eta berziklatuz.

   Auzolagun enpresak ekartzen du egunero janaria ikastolara eta menu anitz bat eskaintzen da. Ondoren, eguneroko menua eskainiko dizuegu etxeko eta ikastolako janariaren artean elikadura orekatu bat lortzea errazagoa izan dadin:
- Apirilak 1, ostirala:
Kiribilak tomatearekin
Solomo ragouta barazkitxoekin
Fruta

- Apirilak 4, Astelehena
Lekak olio errearekin
Legatz xerra erromatar erara mahonesarekin
Actimela

- Apirilak 5, asteartea
Dilista erregosiak
York urdaiazpikoa eta gazta kroketekin
Fruta

- Apirilak 6, asteazkena
Arroza tomatearekin
Oilasko izterra letxugarekin
Frutazko krema

- Apirilak 7, osteguna
Barazki krema
Eskalopea milanesa erara patata frijituekin
Natilak

- Apirilak 8, ostirala
Babarrun zuriak barazkiekin
Palometa arraina tomate saltsarekin
Fruta

- Apirilak 11, astelehena,
Azenario krema
Txahal albondigak saltsan barazkitxoekin
Jogurta

- Apirilak 12, asteartea
Makarroiak tomate eta gaztarekin
Atunezko enpanadilak letxugarekin
Fruta

- Apirilak 13, asteazkena
Txitxirioak espinakekin
Legatza saltsa berdean ilarrekin
Fruta

- Apirilak 14, osteguna
Marmitakoa
Txahal xerra letxugarekin
Jogurta

- Apirilak 15, ostirala
Barazki menestra
Bularkia barrengorri saltsan
Fruta



   Ikasleek gaixotasun edota behar berezirenbat izanez gero, menu bereziak eskaintzen dira. Haurrek egun-pasako irteerarenbat edukitzen dutenean, picnic-a eskaintzen zaie bi bokadilo ura eta postrearekin.

   Zerbitzu honi esker, haurrek denetarik jaten ikasten dute eta lagunekin bazkalduz sozializazio arauak ikasi.

 
http://axular.net/axular/dm/jangela.asp?nombre=652&hoja=0&sesion=14

No hay comentarios:

Publicar un comentario