lunes, 9 de mayo de 2011

EUSKARAZ BIZI!

     Euskaraz Bizi Partaidek bultzatutako eta Ikastolek barneratutako kanpaina da. Bere helburua ez bakarrik eskola-jardueretan, baizik eta bizitzaren egoera guztietan euskararen erabilpena bultzatzea da Ikastola bakoitzaren ingurune soziolinguistikoaren azterketatik abiatuta (gurasoen hizkuntza-profila, auzoa, komunikabideak, haurren hizkuntza-joerak...), guraso, irakasle, ikasle eta erakundeak inplikatzen dituzten ekintzak antolatzen dituzte.

     Gaur egun Ikastolek euskara ikasle guztien kultur hizkuntza izatea bermatzen badute ere, lagunen taldeek, familiak edo eta mass mediek eragin handia dute ikasleengan. Hori dela eta, Euskaraz Bizi kanpainak egoera guztietan euskararen erabilpena indartu eta ikasleak hizkuntzaren erregistro guztiak menpera ditzala ziurtatzea du helburu.

     Argitxo,  lehen unetik euskararekin eta oro har haurren bizitza osoarekin loturik aurkezten dute eta haurtzaro guztian zehar iraungo duen erlazio hau ikaslearen bizitzako eremu guztietara iritsiko da. Euskal mitologiarekin erlazionaturik dago eta, tokian tokiko egokitzapenak izaten baditu ere, elementu bateratu eta antzeko hauetan oinarritzen da:
  • Menditik/basotik dator.
  • Euskararekin bat eginda dago.
  • Ikastolan lagun handiak egin nahi ditu.
  • Lagun horiekin batera euskara bizirik mantendu nahi du: ikasgelan, jolastokian, autobusean, jangelan, etxean, herriko parkean...
     Edozein pertsonaia mitikok bezala, erabiltzen duten irakasleen iritziz, Argitxok ere eragin indartsua sortzen du.

      Hori dela eta, ezinbestekoa da harreman horretatik beldurra, izua eta kezka sor dezakeen guztia saihestea eta hurbiltasunak dakarren harreman ona eta maitasuna indartzea. Argitxoren ahotik ez da inoiz indarkeriazko, beldurrezko eta zigor itxurako ezer inoiz aterak. Aldiz, beti-beti esaldi positiboak adieraziko ditu. Alegia, animatzera eta lagun izatera datorren iratxo magikoa dugu.
Hona hemen erabiltzen den abestia:


Ikastolan horma hau ikus dezakegu:


 Honako hau ordea, bere argazki bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario